Ane Ablanedoren hitzaldia ortzegunean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 22a, 13:30

Ane Ablanedo haurren prebentzioan adituak hitzaldia eskainiko du Donezteben asteazkenean 16:30ean Askin haur eskolan. Hitzaldia 0 eta 3 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutakoa izanen da. 

Garapanenaz, askatasunaren mugez, neurosiaren prebentzioaz eta bidelagunez ariko da Ablanedo. 

Hitzaldira bertaratzeko aitzinetik izena eman behar da 638 529 785 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita. 

Hitzaldia Nafarroako Gobernuak, Askin haur eskolak eta Malerrekako Mankomunitateak antolatu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun