Ferietako zozketetako irabazleak jakinarazi ditu Erreka Guraso Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 21a, 15:30

Bi zenbaki saridun falta dira agertzeko eta astebeteko epea izanen dute elkartearekin harremanetan jartzeko

Erreka Guraso Elkarteak postua paratu du aurten lehenbizikoz Doneztebeko ferietan eta kamiseta, botila, gosari poltsa eta pintxoez gain, zozketa txartelak saldu dituzte. Lau sari zozketatu dituzte: Doneztebeko Belarra Jatetxean bi pertsonendako otordua, Iturengo Herriko ostatuan bi pertsonendako otordua, Donamariako Bentan bi pertsonendako otordua eta Elgorriagako Bainuetxean bi pertsonendako zirkuitu termala eta otordua.

Zenbaki saridunak hurrengoak izan dira:

  • Belarra jatetxea: 6203
  • Donamariako benta: 5380
  • Iturengo herriko ostatua: 4446
  • Elgorriagako bainuetxea: 5507

Bi zenbaki saridun ez dira oraindik agertu, eta astebeteko epea izanen dute elkartearekin harremanetan jartzeko. Honez gain, kamisetak, botilak eta gosari poltsa dituzte oraindik salgai, eta erosi nahi dutenek apymaerreka@gmail.com korreora edo 624 43 01 61 zenbakira idatz dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun