Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, zuntz optikoen kanalizazioak babesteko eta Arrigazteluko tunelean kontserbazio lanak egiteko, Irungo noranzkoan Sunbillako tunela pasatuta N-121-A errepidea itxiko dute, heldu den astelehenetik ortziralera arte. Trafikoa NA-1210 errepide zaharrean barrena desbideratuko dute gau eta egunez, Sunbillako iparraldeko bidegurutzetik Iruri Motor pareraino.
Iruñeko noranzkoan doazenak errepide berritik ibiliko dira, eta errei aldaketak seinaleztatuak izanen dituzte.