[ARGAZKIAK] Bi urteren ondotik, gaur feria eguna Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 18a, 16:00

Bi urteren ondotik feria eguna normaltasunez ospatzen ari dira gaur Donezteben. Goizean goizetik postuak paratu dituzte karriketan, eta aziendak ikusteko aukera ere izan dute bertaratutakoek. 

Argazkiak: Alicia del Castillo eta TTIPI-TTAPA.

Arratsaldean, aldiz, herri kirolak izanen dira protagonista. Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko dute 18:00etan pilotalekuan. Ibai Soroa arribetarra, Joxean Etxeberria zigatarra, Iker Vicente otsagabiarra, Txomin Amundarain arribetarra eta Eneko Saralegi errazkindarra ariko dira nor baino nor. Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun