Bortz Kirol txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute azaroaren 19an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 18a, 15:00

Ugalde eta De Rueda lehen jardunaldiko partidan. Larunbatean, doneztebarra Iriarte narbartearraren kontra ariko da eta oiartzuarra Donibane Lohizuneko Karrikabururen kontra.

Larunbatean 15:00etan hasita hiru partida jokatuko dituzte Ezkurra pilotalekuan

Erreka elkarteak lehen aldiz antolatu duen Bortz Kirol pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute azaroaren 15ean, larunbatean 15:00etan hasita. Zehazki hiru partida jokatuko dituzte, Etxeleku eta Garciaren arteko partida gibeleratu baitute, Etxelekuren lesioagatik.

Lehenbiziko partidan Narbarteko Julen Iriarte eta Doneztebeko Imanol de Rueda izanen dira aurrez aurre. Bi pilotari hauek lehen jardunaldian galtzetik datoz, eta final-aurretara sailkatzeko irabazi beharrean daude.  Partida orekatua aurreikusten da, eta gakoa lehen bi jokamoldeetan egon daiteke, xare eta joko garbian, izan ere, biak dira berriak jokamolde hauetan, eta tanto garrantzitsuak egonen dira jokoan. Eskularruarekin De Ruedak ahalik eta tanto gehien lortzen saiatu beharko du, eta alderantziz paletan, kasu honetan Iriarteren jokamolde kuttuna baita. Eskuko partida arras gogorra aurreikusten da, zerbait jokoan dutela ailegatuz gero.

Bigarren partidan, Donibane Lohizuneko Jerome Karrikaburu eta Oiartzungo Andoni Ugalde ariko dira. Kasu honetan lehen jardunaldian irabazi zuten bi pilotari izanen dira aurrez aurre. Karrikaburuk txapelerako hautagaitza sendoa erakutsi zuen lehen egunean eta lehen bi jokamoldeetan aldea egiten saiatuko da. Ugaldek ahalik eta tanto gehien lortzen saiatuko da. Eskularruan berriz, lehia estuagoa espero da, Ugaldek lehen partidan maila polita erakutsi baitzuen. Paletan ere lehia estua espero da eta eskuz, berriz, Ugaldek beharko luke nagusi. Oiartzuarraren helburuetako bat, azken partida honetara aukerekin ailegatzea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun