Bertso afaria izanen dute abenduaren 2an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 19a, 11:00

Maddi Ane Txoperena, Josu Sanjurjo eta Xabat Illaregi bertsolariak ariko dira kantuan.

Euskararen Egunaren bezperatan, abenduaren 2an, bertso afaria izanen dute Donezteben. Santamaria jatetxean izanen da afaria, eta hiru bertsolari nafar ariko dira kantuan: Josu Sanjurjo, Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi. 

Bertso afarira apuntatzeko azken eguna da azaroaren 27an izanen da eta txartelak Titi ostatuan eta Ostiz dendan daude eskuragarri. Aukera begetarianoa ere izanen da nahi duenarentzako. Kasu horretan, txartela erostean zehaztu beharko dute aukera hori nahi dutela. 

Afaria Malerrekako Bertso Eskolak, Lapaitza Gazte Asanbladak, Euskaraldiko Batzordeak eta Malerrekako Mankomunitateak antolatu dute elkarlanean 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun