Dagoeneko salgai daude Doneztebeko Erreka elkartearen gabonetako saskiaren txartelak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 18a, 17:00

Iazko sariduna Laura Erasun Elizondo izan zen.

Urtero bezala Erreka kirol elkarteak eguberrietako saski eder baten zozketa eginen du. Txartelak dagoeneko salgai daude herriko hainbat komertziotan, eta Errekako kirolariek ere salduko dituzte. Zozketa abenduaren 21ean eginen dute 20:00etan Errekaren egoitzan. Zozketarekin ateratako dirua elkarteak urteroko jarduna finantzatzeko erabiliko du.

Zozketatuko duten saskiak ondorengo sariak ditu barrenean: 150 euroko balea Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu elkarteko saltokietan gastatzeko, 150 euroko balea erregaian gastatzeko, Roomba Robot xurgagailua, asteburu baterako ateraldia bi pertsonentzat, ordenagailu eramangarria, mendi bizikleta, telebista, Lacturale produktuen lotea,  bi pertsonarentzako otordua inguruko jatetxe berezi batean, hutsean ontziratzeko makina eta ardoa, urdaiazpikoa eta likoreak. 

Saridunak hamabi eguneko epea izanen du zozketak egiten denetik saria hartzera joateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun