Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatutako aizkolari txapelketen finalak azaro hondarrean jokatuko dituzte. Azaroaren 20an, igandean 12:30ean Markina-Xemeinen bigarren mailakoa jokatuko dute. Patxi Mindegia zubietarra izanen da eskualdeko ordezkaria eta berekin batera, Iker Vicente faborito nagusia, David Naredo, Andoni Iruretagoiena, Suharri Rodriguez eta Julen Gabirondo ariko dira.
Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko dituzte.
Lehen mailakoa azaroaren 27an
Azaroaren 27an, berriz, lehen mailako finala jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian, 12:00etan hasita. Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko aizkolari bakarra eta berekin batera, Jokin Urretabizkaia, Hodei Ezpeleta, Xabier Zaldua, Luis Mari Txapartegi eta Iban Resano ariko dira. Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko moztu beharko dituzte.