Bestetako egun haundia dute gaur aurtiztarrek

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 11a, 15:00

Sanmartinak ospatzen ari dira egunotan Aurtitzen. Atzo hasi zituzten bestak, eta txupinazoaren eta kalejiraren ondotik, herriko gazteen artean herri kirol desafioa jokatu zuten. Goiko barrideak beheko barrideen kontra aritu ziren. Gaur eguerdian, berriz, pilota partidak izan dituzte eta gero bertsolariekin herri bazkaria. Arratsaldean eta gauean segituko du bestak.

Argazkiak: Ainara Mindegia.

Gaur, arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen dute Beñat eta Fernandorekin, eta horrez gain, haurrendako jokoak eginen dituzte frontoian. Zezensuzkoa ere aterako dute.

Azaroak 12, larunbata

10:00etan dianak txistulariekin. 11:00etan herriko eta Ados pilota eskolako gaztetxoen arteko pilota partidak. 17:00etan Mendaur trikitixa eskolaren emanaldia. Ondotik dantzaldia Trikidantz taldearekin. 21:00etan gazteen afaria ostatuan. 00:00etan gaupasa Trikidantz taldeak alaitua.

Azaroak 13, igandea

10:00etan dianak txistulariekin. 12:00etan motozerra erakustaldia, Mikel Lasarteren eskutik. 15:00etan mus txapelketa. Ondotik patata tortilla eta postre lehiaketa. Akitzeko herri afaria soziedadean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun