Navarra Capitalek eta NAGRIFOODek VII. Nafarroako Alimenta Sariak antolatu dituzte, eta aurten lehenbizikoz 35 urtetik beheitiko sukaldari nafar bat sarituko dute jatetxean Nafarroako produktuei emandako erabilerarengatik. Hiru hautagai izendatu dituzte: Joxe Apeztegia, Doneztebeko Santamaria jatetxeko sukaldaria, Aaron Ortiz eta Jaione Aizpurua, Iruñeko Kabo jatetxekoak eta Xabier Blanco, Kanaria Handiko Nakar jatetxekoa.
Irabazlea online egindako bozketa baten bidez hautatuko da eta azaroaren 17ra arte bozkatzen ahalko da navarracapital.es webgunean.