Donamarian, astelehenean, hilaren 14a, 16:00etatik 18:30ak arte izanen dira; Sunbillan, asteartean, hilaren 15ean 10:00etatik 12:30ak arte; Ezkurran ostegunean, 16:00etatik 18:30ak arte, eta azkenik Zubietan, azaroaren 29an, 16:00etatik 18:30ak arte.
Erabiltzaileak «ilusioz» ari dira bisita prestatzen eta gorputza eta burua lagunartean lantzeko aukera izanen dute, bertzeak bertze, koordinazio, memoria, oreka eta komunikaziorako ariketak eginez.