Azpeitiko erremonte txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 10a, 17:00
Saldiasek garaipena behar du finalerako sailkatzeko aukerak izateko. Otxandorenak eta Jabalerak irabazten badute, hanka eta erdi finalean izanen dute.

Azpeitiko erremonte txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute azaroaren 11n, ortziralean 11:00etan hasita. Lehen partidan, Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra, Utergaren ordez ariko den Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira. Bigarrenean, berriz, Matxin III.a eta Otano, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Ionen kontra. Sarreraren prezioa 6 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun