'Oso printzesa iletsua' ikuskizuna izanen da Elgorriagan igandean

Elgorriagako Udalak, Malerrekako Mankomunitateak eta Pacto de Estado programak berdintasunaren inguruko Oso printzesa iletsua ikuskizuna antolatu dute, Tdiferencia antzerki taldearen eskutik. Azaroaren 13an 17:00etan Herriko ostatuko lehenbiziko solairuan izanen da emanaldia.

Sinopsia

Luzila printze urdin baten bila dabil; oso guapoa, oso dotorea, oso moñoñoa, gaztelu eta zaldiarekin, animaliei abesten diona, zoriontsu bizi eta eperrak jaten dituena. Baina bere bila dabil BERENGANDIK IHES EGITEKO!! Ze Luzilak bene-benetan nahi duena zoriontsu izatea da. Benetan berak maite duena bere munstro iletsua da eta.

Ipuin bat baino gehiago da hau. Barre egingo duzu, baita parte-hartu ere, eta denbora ziztu bizian pasako zaizu, mingainean ez ezik, toki guztietan ileak dituen oso printzesa iletsu honekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun