Jubilotekaren funtzionamendua ezagutzeko ate irekien eguna eginen dute azaroaren 14an Donamarian

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 8a, 13:00

Memoria tailerra, ariketa fisikoak eta harreman pertsonalak egiteko jarduerak aurkeztuko ditu Ramoni Ordoki begiraleak

Jubiloteka zerbitzua ezagutzeko ate irekien jardunaldia antolatu dute Malerrekako Mankomunitateak eta Donamariako Udalak azaroaren 14an, astelehena, 16:00etan Donamarian.

Erabiltzaileak «ilusioz» ari dira bisita prestatzen eta gorputza eta burua lagunartean lantzeko aukera izanen dute, bertzeak bertze, koordinazio, memoria, oreka eta komunikaziorako ariketak eginez, Ramoni Ordoki begiralearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun