Bortz Kirol pilota txapelketa abiatuko da asteburu honetan Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 4a, 12:00

Bortz Kirol txapelketan parte hartuko duten hiru pilotari, Erreka elkarteko Gorka Bidegainekin batera.

Larunbat arratsaldean eta igande goizean jokatuko dituzte lehen jardunaldiko partidak Ezkurra pilotalekuan

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Bortz Kirol pilota txapelketa asteburu honetan hasiko da Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Bederatzi pilotarik eman dute izena eta xare, joko garbi, eskularru (laxoa laburra), paleta eta esku modalitatetan ariko dira.

Lehen jardunaldia

Larunbatean 15:00etatik aitzinera

  • Jerome Karrikaburu (Donibane Garazi) – Julen Iriarte (Narbarte)
  • Peio Etxeleku (Donibane Lohizune) – David Albiasu (Narbarte)
  • Iñaki Arzelus (Oroz Betelu) – Eloy Garcia (Doneztebe)

Igandean 11:00etan

  • Andoni Ugalde (Oiartzun) - Imanol de Rueda  (Doneztebe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun