Sentsibilizazio kanpaina egiten ari da Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzuen Elkartea

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 5a, 10:00

Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea sentsibilizazio kanpaina egiten ari da azaroan zehar. Kanpainaren helburu nagusia da «jendea ohartzea herrian erostean herria bizirik mantentzen laguntzen ari dela».

«Berezoak erosketa bat egiten duenean denda edo zerbitzu batean, diru hori ez da bakarrik denda gelditzen, baizik eta denden eta zerbitzuek diru horren parte bat ematen dute kolaborazio moduan herriko kirol eta kultur ekitaldi, ikastaro, ikusia feria... aitzinera ateratzen laguntzeko», nabarmendu dute elkarteko kideek. 

Kanpainarako zazpi esaldi prestatu dituzte, eta esaldi horien bidez saiatu dira adierazten herrian erostean zertan laguntzen duen. «Herriko denda batean erosten ari zarenean ez zara denda hori bakarrik laguntzen ari, baizik eta zure herri eta zonaldeko hainbat gauzaren alde ari zarela». 

Denda bakoitzak prestatutako esaldi horietako bat izanen du erakusleihoetan astero, eta horiek aldatzen joanen dira. Gainera, komertzio horietako bakoitzean erosketa bat egiten den aldiro, zazpi esaldi horiek biltzen dituen eskuorri bat banatuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun