Emakumeentzako defentsa pertsonaleko klaseak emanen dituzte Doneztebeko Seiryu dojoan

Ttipi-Ttapa 2022ko azaroaren 2a

Ortziralean eginen da lehen klasea eta doan izanen da probatu nahi duten emakume guztientzako

Doneztebeko Seiryu arte martzialetako akademian emakumeentzako defentsa pertsonaleko klaseak ematen hasiko dira aste honetan, Charly Speratti irakaslearen eskutik. Azaroaren 4an, ortziralean, 18:00etan dojoan elkartuko dira lehenbiziko klasea emateko eta doan izanen da probatu nahi dutenentzako.

Emakume guztiei zuzendutako ikastaroa izanen da, adina edo egoera fisikoa kontuan izan gabe. Defentsa pertsonala irakasteaz gain, prestaketa fisikoa ere eginen dute. Horretarako, astero ordubeteko saio bat izanen da ikasturte bukaera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun