Liburu mailegu zerbitzua martxan da Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 3a, 07:00
Ostiral arratsaldetan ematen dute liburua mailegatzeko zerbitzua Zubietako eskolako goiko solairuan.

Liburu mailegu zerbitzua urriaren 21ean abiatu zuten Zubietan, eskolako goiko solairuan. Herritarrei aukera eman zitzaien etxeetan zuten liburuak eramateko eta egoera onean dauden 800 bat liburu bildu dituzte irailean eta urrian. Ondotik, lokala egokitu eta liburuak sailkatu eta erregistratu dituzte. Zerbitzua ostiral arratsaldetan ematen dute, 16:30etik 18:00etara.

Beraz, interesa duena hurbiltzen ahal da, bildutako liburuen artean bilatu eta gustukoa hartu, etxean irakurtzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun