Mexikoko Ensemble Escenico Vocal abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 27a, 10:00
Mexikoko Ensemble Escenico Vocal abesbatza.

Nafarroako Nazioarteko XXVII. Ziklo Koralaren barrenean emanen du kontzertua Mexikoko abesbatzak Donezteben.  Emanaldia 20:00etan izanen dan San Pedro parrokian.

Ziklo beraren barrenean, asteartean, azaroaren 1ean Suediako Adolf  Fedrick's  Girls Choir abesbatzaren kontzertua izanen dute Beran, 18:00etan Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun