Gau Beltza

Arimen Gaua ospatuko dute heldu den astelehenean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 25a, 17:00

Urriaren 31n, heldu den astelehenean Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatuko dute Zubietan. Hitzordua 17:00etan egin dute estalpean. Arratsaldean zehar eskulanak, merienda, musika eta herriari buelta emanen diote eta mozorrotuta joateko deia egin dute.  

Arimen gauean parte hartzeko izena eman beharko da urriaren 27a baino lehen.  Horretarako 696 884 080 zenbakira mezu bat bidali behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun