Iturengo gazteek antolatutako Iturengo Kultur Egunak ospatuko dituzte urriko azken aste hondarrean eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
- Urriaren 28an, ortziralean 19:30ean Harria Maitasun Istorioa bakarrizketa izanen da, Iñaki Perurenaren eskutik. 21:00etan talo jatea eginen dute plazan eta 22:00etan mus txapelketa jokatuko dute herriko ostatuan
- Urriaren 29an, larunbatean 09:00etan plazatik abiatuko da lehen aldiz eginen den Iturengo Mendi Itzulia. Aipatzekoa da Mendi Itzuliko kamisetan 15 eurotan salgai daudela Gozatzen herriko dendan eta Kultur Egunetan ere salgai izanen dira ortzirale ilunabarrean eta larunbat goizean. 14:00etan bazkari-luntxa izanen dute. 16:30ean Grand Prix. 21:30ean afaria Herriko Ostatuan eta musika Garbiñe, Ainhoa eta Mohiren eskutik. Afarian apuntatzeko epea urriaren 25ean, gaur 14:00etan akituko da, Gozatzen herriko dendan eta Herriko Ostatuan
- Urriaren 30ean, igandean 14:00etan haurren bazkaria Herriko Etxeko ganbaran. Ondotik gau beltza tailerra eta pelikula 18:00etan Madame Birrots taldearekin kontzertua herriko plazan edo ganbaran, eguraldiaren arabera. Ilunabarrean, gaztaina jatea plazan.