Ibilgailu klasikoen topaketa eginen dute larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 20a, 13:00
Auto klasikoak ikusteko aukera izanen da Donezteben larunbatean. Argazkia: San Fermin Ibilgailu Klasikoen Elkartea

San Fermin Ibilgailu Klasikoen Elkarteak antolatuta, automobilen ondareari buruzko jardunaldia eginen dute larunbatean Donezteben. Lehenengoz eginen dute topaketa Iruñetik kanpo. 

Nafarroako eta ondoko probintzietatik etorritako dozenaka auto klasiko elkartuko dira, 09:00etan hasita Merkatu plazako aparkalekuan. Arratsaldera bitartean egonen da aukera auto klasikoak hurbiletik ikusteko. 

Parte hartzaileek, eguerdian bazkaria izanen dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun