Onik aurkitu dituzte atzo arratsaldean Leurtza inguruan onddo bila zebiltzanean galdu ziren hiru lagunak

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 19a, 12:30
Argazkia: Nafarroako Nekazaritza Turismoa.

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek gaur goizean aurkitu dituzte atzo arratsaldean Urrozen, Leurtzako urtegien inguruan, galdu ziren hiru lagunak. Txarteneko bordan aurkitu dituzte, Ultzamako eremuan. Itxura denez, onddo bila ari zirela galdu ziren 74 eta 69 urteko emakumezkoak eta 76 urteko gizonezkoa, hiruak irundarrak. Eurekin joana zen laugarren batek eman zuen larrialdi zerbitzuetan abisua.

Atzo 18:20 aldera hasi zituzten bilaketa lanak, aipatutako laugarren pertsonak 112ra deitu eta ez zituela aurkitzen abisua eman zuenean. Suhiltzaileak, basozainak, foruzainak, guardia zibilak eta babes zibileko hainbat boluntario aritu ziren hiru irundarrak bilatzeko lanetan, eta azkenean, gaur goizean, 10:15 aldera, aurkitu dituzte egoera onean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun