Neurogarapen eta ikasteko arazoen inguruko solasaldia izanen da gaur Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 19a, 09:30

Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatua, neurogarapenari eta ikasteko arazoei buruzko solasaldia izanen da gaur 17:00etan Zineman, Eloy Capapay Etxabarren terapeutaren eskutik.

Jardunaldian, bertzeak bertze, portaera arazoak, ikasteko ezintasuna, arreta-defizita eta TDHA (Arreta Faltaren Nahasketak eta Hiperaktibitatea), lateralitate gurutzatua eta dislexia landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun