Liburuak ostiraletan 16:30etatik 18:00ak arte hartzen ahalko dira Zubietako eskolako goiko solairuan. Ostiral honetan, urriaren 21ean, lehen eguna denez, 17:00etan irekiko dute eskolako gela.
Denetariko liburuak bildu dituzte: eleberriak, komikiak, politikari buruzko saiakerak... Funtzionamendua ere erraza da, eskolara aipatutako ordutegian joan, gustuko liburua hartu eta liburua irakurriz gozatu. Behin bukatuta, berriz ere itzuli beharko da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!