Kalabazak prestatzeko tailerra izanen dute Donezteben heldu den astelehen eta asteartean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 18a, 15:00

Erreka Guraso Elkarteak antolatuta, haurrentzako kalabazak prestatzeko tailerra izanen dute Donezteben hilaren 24an, eta 25ean, heldu den astelehenean eta asteartean herriko ostatuan 17:00etan. 

Ikastaroa doan izanen da, baina, bertan parte hartu nahi dutenek ortzegun hau izanen dute izena emateko azken eguna. Whatsapp bidez eman behar da izena 624 430 161 zenbakira mezu bat idatzita. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun