Bortz bikotek abiatu zuten binakako erremonte profesionaleko txapelketa. Hamar erremontista eta horietatik bortz eskualdekoak. Baina bakar bat ere ez da urriaren 22an Tafallan jokatuko den finalean izanen.
Igandean jokatu zen ligaxkako azken jardunaldia Irunberrin. Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrek finalerako sailkatzeko aukera zuten, garaipena lortuz gero, baina 35-26 galdu zuten Zeberio II.a eta Mitxeoren kontra.
Jaialdiko lehen partidan, dagoeneko aukerarik ez zuten Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak 35-20 galdu zuten Matxin III.a eta Otanoren kontra.
Gauzak honela, Fatallako Ereta pilotalekuan urriaren 22an, larunbatean 18:00etan jokatuko den finalean, Matxin III.a eta Otano eta Zeberio II.a eta Ion izanen dira aurrez aurre.