Sunbillako Udalak 2021eko uholdeek sortutako kalteak konpontzeko lizitazioa kaleratu du. Lizitazioaren prezioa 106.830,08 eurokoa da eta interesatuek urriaren 25era arte izanen dute izena emateko aukera. Informazio guzia eta eskabidea eskuragarri daude navarra.es webguneko deialdian.
Udalak kaleratutako memoria teknikoaren arabera, abenduaren 8tik 10era izandako uholdeek hainbat kalte sortu zituzten Bidasoko Bide berdean, batez ere Arranobieta eta Urtxabala borden bideetan eta Igantzi eta Lesaka lotzen dituzten bideetan.