Joan den urteko uholdeek sortutako kalteak konpontzeko lizitazioa atera du Iturengo Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 13a, 18:00

Auntzalekuko bidean errodadura kaltetu zuten uholdeek.

Lizitazioak  73.884,22 euroko prezioa dauka eta urriaren 25era arte ematen ahalko da izena

Iturengo Udalak 2021eko uholdeek sortutako kalteak konpontzeko lizitazioa kaleratu du. Lizitazioaren prezioa 73.884,22 eurokoa da eta interesatuek urriaren 25era arte izanen dute izena emateko aukera. Informazio guzia eta eskabidea eskuragarri daude navarra.es webguneko deialdian.

Udalak kaleratutako memoria teknikoaren arabera, abenduaren 9tik 11ra izandako uholdeek hainbat kalte sortu zituzten Iturengo bideetan: Auntzalekuko bidean, Makilipurdin eta Mendaurreko bidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun