Mendiko sagarrondo ekologikoei buruzko jardunaldia antolatu du Intiak Donezteben urriaren 18an

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 12a, 17:00

Jardunaldi honetan sagar barietate tradizionalak, kontserbazioa eta frutaren kalitatea ikusiko dituzte eta finkara bisita eginen dute

Intiak eta Nafarroako Gobernuak, Cederna Garalurren, NNPEKren eta Mendialdeko Elikadura Mahaiaren laguntzarekin, mendiko sagarrondo ekologikoei buruzko jardunaldia antolatu du urriaren 18an 16:00etatik 20:00etara Donezteben. Bertan duten finkan eginen dute ekitaldia (NA-4040 errepideko lehenbiziko kilometroan).

16:00etan sagarrondoen finkari bisita eginez hasiko dute jardunaldia eta 18:00etan, berriz, Intiako finka bisitatuko dute. Bertan, Juansenea finkako sagarrondo tradizionalen bisita eta dastaketa eginen dute, NUPeko sagarrondoen bildumaz arituko dira bertze hainbat gai landuko dituzte; kalitatea, kontserbazioa, sagarren eraldaketa… Horretarako, Lander Sagaseta Malerrekako sagar eta kiwi ekoizlea, INTIAko Carlos Marzo eta NUPeko Carlos Miranda izanen dira hizlariak.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete webgunean eta baita 948 01 30 58 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun