Europako Solidaritatearen Taldeko hogei bat gaztek Nafarroako boluntariotzako esperientzia partekatu dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 11a, 20:00

Doneztebeko jardunaldian parte hartu zuten Europako gazte boluntarioak, Erreparatzeko zubian.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako topaketan parte hartu dute, Foru Komunitateko erakundeetan egiten duten lanaren inguruan eztabaidatzearekin batera

Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) topaketa bat antolatu du asteburu honetan Doneztebeko Belbieretxea gazte aterpetxean, Nafarroan Europako Solidaritatearen Taldearen (CES) bidez boluntariotzan aritzen diren gazteen artean. Ekitaldian, parte-hartzaileek esperientzia ebaluatzeaz gain, etorkizuneko aukeren gaineko informazioa eta baliabideak partekatu dituzte.

Europako zazpi herrialdetako (Alemania, Espainia, Italia, Errusia, Frantzia, Eslobakia eta Turkia) hogei gaztek parte hartu dute, Nafarroako gizarte eta gobernuz kanpoko erakundeetan parte hartzen dutenak. Donezteben zenbait tailer egin dituzte eta Bertizko Natur Parkea ezagutzeko aukera ere izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun