Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finalean moztuko du Maika Ariztegik

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 7a, 15:00

Maika Ariztegi aizkoran ariko da igande eguerdian Pobesen.

Igande eguerdian ariko dira Pobesen (Araba) gizonezko eta emakumezko aizkolari eta harri-jasotzaileak

Urriaren 9an, igandean Pobesen (Araba) ospatuko den Arabako babarrun pintoaren XXVI. Azokaren barrenean jokatuko da Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finala, 12:00etan. Gizonezkoen finalean ez da eskualdeko aizkolaririk izanen, baina emakumeen artean Maika Ariztegi iturendarra ariko da lanean. Harri-jasotzaileak ere ariko dira.

Gizonezkoen finalean Iker Vicente, Julen Alberdi Txikia IV.a, Mikel Larrañaga eta Suharri Rodriguez lehiatuko dira eta emakumezkoen artean, Maika Ariztegi iturendarra eta Claudia Muñoz.

Harri-jasotzen ere gizonezkoak eta emakumezkoak ariko dira: Jon Unanue Goenatxo III.a, Xabier Aranburu Guzta, Lucia Orbe eta Patricia Martin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun