Ados pilota elkarteko neska gazteen taldea Sunbillan entrenatzen hasi da aurten

Maider Petrirena 2022ko urr. 5a, 12:00
Ados pilota elkartearekin entrenatzen ari diren neska gazteak, Andrea Aldaregia eta Naroa Elizalde irakasleekin. Argazkia: Maider Petrirena

Ados Pilota eskolako neska gaztetxo kuadrillak ere ikasturteari hasiera ederra ere eman dio. Joan den urtean Aurtizko Koianea Ttikia pilotalekuan elkartzen ziren eta aurtengoan, frontoia aldatu eta Sunbillan entrenatzen hasiak dira.

Argazkian, Andrea Aldaregia (Plazaz Plaza txapelketako txapelarekin) eta Naroa Elizalde irakasleak ageri dira beraiekin. Aipatzekoa da irailaren 24an jokatutako Plazaz plazako final haundiaren aurretik, Ados klubeko gaztetxoek, Irati Altxu eta Iraide Iriartek parte hartzeko aukera izan zutela. Uxue Gomez zizurtarra (Ardoi) eta Alice Sagardui goizuetarrarekin (Umore Ona) partida ederra eskaini zuten.

Adoseko Irati Altxu eta Iraide Iriarte, Uxue Gomez (Zizur) eta Umore Onako Alixe Sagardui goizuetarrarekin Plazaz Plaza txapelketako finaleko jaialdian.

 

Astelehen honetako entrenamenduan, berriz, Lacturale babeslearen bisita izan zuten eta promozio argazkiak ere atera zituzten.

Lacturale babeslearen bisita izan zuten Adoseko neska gazteek astelehen honetako entrenamenduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun