Ibai Marizkurrena da Errekako mendi alorreko bokal berria

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 4a, 18:00
Ibai Marizkurrena Mendaurreko kaskoan.

25 urtez Errekako mendiko alorraren arduradun izan ondotik, berriki utzi du ardura hori Sanba San Miguelek, eta Ibai Marizkurrenak hartu du bere lekua. 

Erreka Elkarteak zabaldutako mezuan eskerrak eman dizkio San Migueleri elkartearen alde egindako lan denagatik: «Badakigu Sanbak Errekaren alde lanean segituko duela bertze alorretan, eta Ibaik ederki beteko duela bere postua, seguru». 

Gaur egun, Errekaren bidez 96 mendizalek dute lizentzia Nafarroako Mendi Federazioan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun