San Sebastian Circuit Spirit ibilaldiko ibilgailu klasikoek Sunbillan izan zuten geldialdia larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 4a, 08:00

Larunbat goizean Donostiatik abiatu eta Hernanin barna, Goizueta aldera sartu ziren San Sebastian Circuit Spirit ibilaldian parte hartu zuten garai bateko ibilgailu klasikoek. Goizuetatik Basakabira, Malerreka aldera jautsi eta Sunbillan izan zuten geldialdia gidariek, udal pilotalekuan bazkaltzeko. Berriz ere, Beran barna Gipuzkoan sartu eta Hondarribiatik eta Pasaiatik igaro eta gero, Donostiara bueltatu ziren. Garai bateko bitxi hauek ikusteko aukera izan zuten motorzaleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun