Ohiko egitarau zabalarekin ospatuko dute Euskararen Eguna asteburuan Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 7a, 12:00
2019an bezala, aurten ere Dantza Luzea eginen dute Zubietako Euskararen Egunean.

2020an ez zen ospatzerik izan, iaz seinalea egin zen eta aurten, ohiko egitarau zabalarekin Euskararen Eguna antolatu dute Zubietako gazteek asteburu honetarako. Urriaren 8ko bazkarirako txartelak 25 eurotan salgai daude daude Santxo okindegian

Urriaren 7an, ostiralean 18:30ean pintxo lehiaketa izanen da eta gero trikipoteoa. 22:00etan mus txapelketa Errandonea ostatuan. 

Halere, egun handia larunbata izanen da, urriaren 8a. Goizean herriko eskulangileen lanak ikusgai eta erosgai izanen dira plazan. 11:00etan joaldunak ibiliko dira. Eguerdi aldera Dantza Luzea dantzatuko dute. 13:00etan herritarren arteko herri kirola saioa izanen da. 14:30ean herri bazkaria estalpean, herriko trikitilariek alaitua (txartelak Santxo okindegian edo 636 81 76 15 telefonoan salgai, 25 eurotan). Menuan entsalada epela, magra, piper beteak, legatza saltsa berdean, karrilerak, mamizko flana, kafea eta kopa izanen dute. 16:30ean haur jokoak izanen dira. 18:30etik 20:30era Burrunba elektrotxaranga ibiliko da. Afaltzeko bokatak eskainiko dituzte gazteek estalpean eta 23:30ean hasita, Trikidantz taldearekin dantzaldia borobilduko dute Euskararen Eguneko egitaraua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun