Nafarroako erremonte profesionaleko binakako txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten ortziralean Agoitzen, ligaskako hondarrekoa. Zeberio II.ata Ionek 35-23 irabazi zieten Matxin III.a eta Otanori, eta Xanti Uterga eta Dabid Mitxeo doneztebarrek 35-21 irabazi zieten Aimar Jabalerari eta Agirrezabalari. Hauek beraien azken partida galdu eta finalerako aukerarik gabe gelditu dira, baina bertze lau bikoteek badituzte oraindik finalean sartzeko aukerarik.
Honela, Zeberio II.a eta Ion, Uterga eta Mitxeo eta Matxin III.a eta Otan bikoteek hiruna partida jokatu eta zortzina puntu dituzte (bina irabazi eta bana galdu). Aipatu bezala, Jabalerak eta Agirrezabalak dagoeneko ligaxkako lau partidak jokatu dituzte eta 5 puntutan gelditu dira (1 irabazi eta 3 galdu) eta Eloi Otxandorena eta Aimar Saldiasek 4 puntu dituzte (hiru partida jokatu, bat irabazi eta bi galdu).
Gauza honela, urriaren 16an Irunberrin jokatuko den ligaxkako bosgarren jardunaldian erabakiko dira urriaren 22an Tafallan jokatuko duten finalistak. Zeberio II.a eta Io, Uterga eta Mitxeoren kontra ariko dira eta bikote irabazlea finalean izanen da, 12 puntu izanen baititu. Bertze partidan, Matxin III.a eta Otano, Otxandorena eta Saldiasen kontra ariko dira eta emaitzaren arabera, bigarren finalista zein izanen da jakinen da orduan.