Grabaketa irailaren 9an, ortziralea egin zuten. Eszenatokia eliza atarian paratu zuten, eta abeslariak, berriz, beheitiko aldean, errepidean egon ziren.
Guztira, hamalau kanta abestu zituzten oholtza gainean, Jaione Olazabal eta Juan Agirreren gidaritzapean: Txoriak txori, Xalbadorren heriotzean, Ixil ixilik dago, Oi ama Euskal Herria, Ikusi Mendizaleak, Eperrak, Lau teilatu, Zazpiak oihal batetik, Furra-furra, Agure zaharra, Gora ta gora beti, Baldorba, Euskal Herrian euskaraz eta Azken dantza. Grabazioarekin bukatzeko, Arantzako Beñat Mitxelenak jotako zortzikoa dantzatu zuten.
Publikoan Mendi eta Paz de Ziganda abesbatzak, eta herritar kuadrilla bat egon ziren, eta iluntze ederra pasa zuten.