ESKUBALOIA

Kopa bukatu ondotik liga hasiko dute asteburuan BKT eta Errekako eskubaloi talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 30a, 09:00

Kopako lehen partida elkarren kontra jokatu zuten Erreka eta BKTko emakume seniorrek. Orain ligari ekinen diote, Errekako gizonezko seniorrek eta BKTko neska jubenilek bezalaxe.

Kopari zegokion hiruna partida jokatu ondotik, asteburu honetan ligan hasiko dira BKTko emakumeen eta Errekako gizonezkoen eta emakumeen eskubaloi talde seniorrak, baita BKTko neska jubenilak ere. Lauak kanpoan ariko dira.

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligan

  • Uharte – Erreka, larunbatean 20:15ean Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Emakume seniorrak ligan

  • BM Ardoi - Baztango BKT, larunbatean 19:00etan Zizur Nagusiko kiroldegian.
  • Avance Ezkabarte – Erreka, igandean 11:45ean Ezkabarteko kiroldegian.

Jubenil neskak ligan

  • Gurpea Beti-Onak - Baztango BKT, ortziralean 20:30ean Atarrabiako Lorenzo Goikoa frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun