Nafarroako Gobernuak Lan Autonomoaren Ferian banatuko dituen sarietako bat Iciar Mikelperizenari emanen diote

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 29a, 20:00
Iciar Mikelperizena margolan tailer batean, Zubietan.

Artearekin, aisialdiarekin, entretenimenduarekin eta zerbitzu soziokulturalekin zerikusia duten jarduerei dagokion saria izanen da

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Lan Zerbitzuak bultzatuta langile autonomoak babesteko eta errekonozitzeko jardunaldia eginen dute urriaren 15ean, Nafarroako Lan Autonomoaren Ferian. Cederna-Garalur elkarteak proposatutako sariak ere banatuko dituzte hamasei arlotan eta artearekin, aisialdiarekin, entretenimenduarekin eta zerbitzu soziokulturalekin zerikusia duten jarduerei dagokion saria Iciar Mikelperizena Telletxea sunbildarrak hartuko du.  

Gehien bat ehizarekin zerikusia duten margolanak egiteaz gain, pintura klaseak ematen ditu Mikelperizenak Baztan-Bidasoalde osoan. Berak dioenez, «haurrekin josteta modura planteatuta, pintura terapia bikaina da eta helduengan eguneroko bizimoduaren erritmoa lasaitzeko eta autoestimua lantzeko baliagarria da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun