Giro ederrean ospatu dute Ulibeltzak elkartearen eguna Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 29a, 17:00
Ulibeltzak elkartearen eguneko mus txapelketako lau bikote onenak, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Ainhoa Etxebeste

Pattere Galtzagorri eta Niebes Biurrarena nagusitu ziren mus txapelketan, zortzi bikoteren artean

Ulibeltzak elkarteak bere egun ederra irailaren 24an ospatu zuen. Larunbat goizeko hamarretan hasita, zortzi bikotek mus txapelketan parte hartu zuten. Horien artean txapeldun suertatu ziren Pattere Galtzagorrieta Nieves Biurrarena, finalean Edurne Zubietari eta Edurne Urrozi irabazita.

Hirugarren posturako lehian, Eneko Herrera eta Estefani Agesta nagusitu zitzaien Meliton Irazokiri eta Koldo Herrerari. Gero bazkari ederra izan zuten eta bazkalondoan, Modestoren musikaren giroarekin egun ederra borobildu zuten.

Bazkalondoan Modestoren doinuekin dantza egiteko aukera izan zuten Ulibeltzak elkarteko bazkideek.

Aipatzekoa da datorren urtean 40 urte beteko dituela Ulibeltzak elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun