Donamariako ehiza postuen bigarren enkantea eginen dute urriaren 3an

Ttipi-Ttapa 2022ko irailaren 29a

Lehen enkantean hutsean gelditutako postuak aterako dituzte bigarren enkantera astelehenean.

Irailaren 16ko enkantean hutsean gelditutako Golbai, Uztalakorta eta Bidasostako ehiza postuen bigarren enkantea eginen dute urriaren 3an, astelehenean 14:00etan Donamariako herriko etxeko bilkura aretoan.

  • Golbaiko kasuan, 2, 3 eta 4 zenbakia duten postuen hasierako prezioa 700 eurokoa izanen da eta gainerakoena (5, 6, 8, 10 eta 11) 500 eurokoa. Zazpigarren postua egitea edo goitzea izanen da hartzen duenaren betebehar bakarra.
  • Bidasostan, lau postu izanen dira bigarren enkantean eta postu bakoitzaren hasierako prezioa 200 eurokoa da. Puja tanto bakoitza 100 eurokoa izanen da.
  • Uztalakortan osotara bederatzi postu sartuko dira enkantean, lote bakarrean. Hasierako prezioa 2.900 eurokoa da.

Plegu Baldintza Donamaria-Gazteluko herriko etxean eta Nafarroako Gobernuko kontratazio-atarian aurki daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun