Abesbatzako kideek kontatu dutenez, leku aldeketak erabat aldatu zuen kontzertua: «Soinu aldetik, hobekuntza nabarmena izan genuen. Sonoritate polita zeukan Kuarteleneak eta espreski guretzat jarri zuten eskenatoriaren laguntzaz, emanaldia primeran joan zela erranen genuke. Bakarlari lanetan, Goreti Anzizar, Bixi Ameztoi eta Alicia Telletxea sopranoak: Gorka Ordax, Fran Indart eta Xalba Arriola tenoreak; eta Itziar Irigoien txistularia zein Ruth Etxebeste pianojolea aritu ziren. Alderdi txarra, ikuslego eskasia izan zen. Ez dakigu leku aldaketaren iragarpen faltagatik edota eguraldia etxerako zegoelako gehiago, baina publiko eskasa izan genuen. Hori bai, han zeudenek gozatu ederra hartu zutelakoan gaude, eta, halaxe erran ziguten bukatutakoan».
10 kanta intepretatu zituen abesbatzak euskaraz, gaztelaniaz, zein ingelesez, eta bukaeran publikoak hala eskatuta, 11ena ere abestu zuten, Xalbadorren heriotzean kanta ezaguna.