Uraren Eguna arrakastatsua izan da euripean ere

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 28a, 10:00

Ura protagonista izanik, euriak ezin zezakeen hutsik egin Uraren Bailarak erakundeak eta Cederna Garalur Elkarteak Donezteben larunbatean antolatutako Uraren Eguna ospatzeko. Hala ere, hori ez zen oztopo izan egitarau zabalaren zati handi bat gauzatu ahal izateko.

Ura protagonista izanik, euriak ezin zezakeen hutsik egin Uraren Bailarak erakundeak eta Cederna Garalur Elkarteak Donezteben larunbatean antolatutako Uraren Eguna ospatzeko. Hala ere, hori ez zen oztopo izan egitarau zabalaren zati handi bat gauzatu ahal izateko.

Hori bai, jarduera gehienak Intzakardi parkean iragarriak zeuden, baina eskolako aterpera eraman zituzten. Zubietako errotatik abiatu eta Uraren Bidetik Donezteberaino egin beharreko oinezko bidea eta  Bide Berdean bizikletaz egiteko zuten ibilbide gidatua ezin izan zituzten egin.

Eguerditik aitzinera, hori bai, hainbat lagun eskolako aterpean elkartu ziren, bertako artisautza eta produktuak miresteko, Zubietako talogileen talo gozoak dastatzeko eta musikaz jantzita egon zen azoka dotorean parte hartzeko. NILSAko teknikariak uraren egoera aztertzeko aukera izan zuen eta inguruan aurki ditzazkegun sendabelarrei buruz ere ikasi zuten. Zuhaitzak ezagutzeko joku bat ere izan zuten.

Dagoeneko udazkenean sartuta ospatu baldin bazen ere, Uraren Eguna uda honetan Baztan eta Bidasoa eskualdeetan garatzen ari diren jardueren programaren parte da. Jarduera horiek Baztan-Bidasoko udalerrien turismo elkartea den Uraren Bailarak erakundeak eta Cederna Garalur elkarteak sustatu dituzte, Nafarroa Ezagutu Sarearen barnean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun