Sare sozialen erabilera egokiari buruzko ikastaroa asteazkenean Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 26a, 19:00

Doneztebeko liburutegiak, bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barrenean antolatu du asteazkeneko ikastaroa. 

Ikastaroa 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baina, 8 eta 12 urte bitartekoek ere parte hartzen ahal dute senitartekoren batekin joaten badira. Tailerra euskaraz izanen da, liburutegian 18:00etan hasita. 

Aitzinetik izena eman behar da 948 450 909 edo 618 485 567 zenbakietara deituta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun