Uda giroa

San Migel bestak irailaren 28tik urriaren 2ra ospatuko dituzte Urrozen

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 26a, 10:00

Urrozko dantzariak 2019ko bestetan. Aurten Doneztebeko Erreka taldekoak etorriko dira hondarreko egunean.

Bi urteko geldialdiaren ondotik, berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 28tik urriaren 2ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, asteazken arratseko txupinazotik eta ezkila-jotzetik abiatu eta hondar eguneko dantza saio, aizkora apustu eta Chuchin Ibañezen emanaldira bitarte. Egun handian Doneztebeko Mendi abesbatzaren emanaldia eta patata tortilla eta postre lehiaketa izanen dituzte.

Irailak 28, asteazkena

Bezpera

20:00etan txupinazoa eta ezkila-jotzea bestak hasteko. 21:00etan zopak herriko ostatuan. 00:00etan dantzaldia Modestorekin.

Irailak 29, ortzeguna

San Migel eguna

11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Doneztebeko Mendi abesbatzaren emanaldia. 13:00etan luntxa herriko ostatuan. 16:30ean haur jokoak. 19:00etan herri kirolak. 21:00etan patata tortilla eta postre lehiaketa. 23:00etan dantzaldia Salaberrirekin.

Irailak 30, ortziralea

11:00etan haur jokoak. Puzgarriak, kart-ak eta zezen mekanikoa izanen dituzte jolasteko. 11:00etan mus txapelketa, Herriko Ostatuan. 16:00etan plater tiroketa. 21:00etan paella afaria. 23:00etan dantzaldia Dj Endararekin.

Urriak 1, larunbata

11:00etan mus txapelketaren finala. 14:00etan herri bazkaria bertsolariekin eta musika. 21:00etam xingar- eta xixtor-jatea. 23:00etan musika.

Urriak 2, igandea

12:30ean Doneztebeko Erreka dantza taldeko dantzarien saioa. 17:00etan aizkora apustua. 19:00etan Chuchin Ibañezen musika bestak akitzeko eta Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun