Sunbillako Ulibeltzak elkartearen eguna irailaren 24an ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 23a, 14:00

Ulibeltzak elkartean bazkaltzera bilduko dira bihar bazkideak.

Mus txapelketa, bazkaria eta Modestorekin musika izanen dute

Bi urteren ondotik, Sunbillako Ulibeltzak elkartearen eguna ospatuko dute irailaren 24an, larunbatean. 10:00etan mus txapelketa jokatuko dute eta 14:00etan bazkaria eginen dute elkartean. Bazkal ondotik musika eta dantzaldia izanen dute Modestorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun