Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak, zuzeneko ipuin kontalari eta musikarekin antolatutako ‘Oihanean sentitu’ bisita gidatuak antolatu ditu abuztuan eta irailean, Ameli ipuin kontalariaren eskutik. Dagoeneko zortzi bisita egin dituzte, eta larunbatean eginen dute azkenekoa, Donamarian. 1.400 metroko ibilbide irisgarria izanen du, Txaruta errekaraino, eta herriko ostatutik abiatuko da, plaza ondotik.
Bisita euskaraz (15:00etan) eta erdaraz (17:00etan) eginen da eta gutxienez hamar lagun eta gehienez 25 hartuko dituzte talde bakoitzean. Izena emateko, 948 59 23 23 telefono zenbakira deitu beharko da astelehenetik ortzegunera 09:00etatik 14:00etara, eta ortziralean baita arratsaldean ere, bisitaren eguneko 11:00ak arte. Helduek zortzi euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek lau.