Haurrendako kamishibai ipuin kontaketa izanen da igandean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 22a, 14:30
Ines Bengoa izanen da ipuin kontalaria.

'Sar dadila kalabazan' ipuin japoniarren kontaketa izanen da irailaren 25ean Donamariako frontoian, kamishibai antzerkiaren bitartez. Ines Bengoa izanen da ipuin kontalaria eta 18:30ean izanen da emanaldia. Eguraldi txarra eginez gero, erabilera anitzeko gelara mugituko dute jarduera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun