Larunbatean 10:00etan herriko joaldunek eta trikitilariek ibilaldia eginen dute baserriz baserri. 13:30 aldera aizkora apustua jokatuko dute eta ondotik Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariak ariko dira. 15:00etan bazkaria eginen dute plazan.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Hauspolariek taldearen eskutik eta 22:00etan, suzko zezena aterako da.
Joaldunak Zarauzko Euskal Jaian
Bertze aldetik, irailaren 9an zita garrantzitsua izan dute Zarautzen joaldunek. Ohiturari eutsiz, goiz goizetik beraien joare soinuak zabaldu zituzten Euskal jaiaren egunean Aurtengoan ere hantxe aritu ziren giro ederrean egun bikaina pasatuz .